XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

UGAZABEK

Kazeten ugazabek ez lukete kazetek diotena sinetsi behar, heurek nahi dutena esaten dutelako.

UMANISMOA

Historiagileentzat humanismoa, Erdi Aro teozentrikoaren ondoren Berbizkunde antropozentrikoak bultzatu zuen giza duintasunaren erreibindikazioa da.

XVIgarren mendeko italiar unibertsitateetan umanismo arazo akademiko bat zen.

Ikasgai humanistak etika, historia, erretorika eta poesia ziren.

Logika eskolastikoarekiko interesa ahulduta zegoen ordurako eta umanismoak gauzak kondatzen eta ona-gaiztoa bereizten erakusten zuen.

UMORE BELTZA

Batzuk uste dute umore beltza jenero berria dela.

Baina iliadaren IIgarren kantuan, Odiseok Tersite konkordunari bizkarrean jotzen ziolarik, greko guziak barreka hasten ziren...

UMOREA

Franz Kafkak Itxuraldaketa, Auzia edo beste ipuinen bat lagun artean errezitatzen zuenean, barreka egiten omen zuen...

Enigma hau da: zein zen txistea? Galdera bera egiteko beste era bat: zein zen metafora?

UNAMUNO, MIGUEL DE

Ruben Dariok Miguel de Unamuno honela definitu zuen: pelotari bat Patmosen.